Herritarrentzako eskaintza.

Urtero, Otsaila bukaeran Ingurumen Jardunaldiak antolatzen ditugu jarduera anitzekin: Ingurumenean adituak diren hizlariek eskainitako hitzaldiak, erakusketak, zine emanaldiak, irteerak… eta baita Zuhaitz Azoka eta Zuhaitz Eguna ere.

Hemen aurreko urteetako Ingurumen Jardunaldiak:

Urrian Ibailagun, ura eta erreka astea antolatzen dugu. Bertan bideo emanaldiak, erakusketak, hitzaldiak, irteerak eta erreka garbiketa eguna egiten ditugu.

Berria egunkariaren haur eta gaztetxoentzako Mantangorri gehigarrian eta Irria aldizkarian ere kolaboratzen dugu.

Honez gain, herriko elkarte eta taldeekin elkarlanean ekintza puntual ugari ere antolatzen ditugu. 

Ideia, galdera edo proposamenik baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Jarri kontaktuan!