Haur Hezkuntza.
Gure bisitari txikienekin baserri ingurunea eta izaki bizidunen gaiak lantzen ditugu ibilbideetan, eta gero kandela eta ogi goxoak prestatzen ditugu!!
Baserri ingurunea eta lanbideak.
Baserrietara bisitak egiten ditugu bertako abereak eta baserriko bizimodua ezagutzeko: ardiak, untxiak, zerriak, behiak, zaldiak, oiloak…
Arratsaldean gure instalazioetan tailer ezberdinak egin daitezke: argizarizko kandelak, ogia, hazi-landaketa, animalien karetak…
Urtaroak.
Sasoi desberdinetan gertatzen diren prozesuak ezagutzen ditugu goizeko ibilaldian; hostoen sorrera/erorketa, loraldia, fruituen heltzea, animalien loaldia/esnatzea, migrazioa…
Ibilaldian zehar jasotako materialarekin Natur Eskolan sasoiari buruzko murala egin eta fruitu lehorren landaketa egiten dugu.
Animaliak eta landareak.
Ibilbidean animaliak eta hauen lorratzak, xomorroak, inguruko zuhaitz eta landareen fruitu, lore, hostoak… aztertu eta batzen ditugu.
Ondoren, Natur Eskolan hainbat tailer egin daitezke: batutako hazien landaketa, animalien karetak, eskolako animalia bildumaren azterketa, zintzilikagailuak, argizarizko kandelak…