Natur Eskola hostotxuak-52

DBH, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Unibertsitatea.

Ikasle hauei zuzendutako ekintzek beraien ikasketetan gelan lantzen dituzten gaiak bertatik bertara ezagutzeko aukera eskaintzen die.

Geologia eta karst-a-

Geologia.

Arantzazu edo Araotzeko ibilbidean bertako harriak eta bertan eratzen diren egitura eta dinamika geologikoak zein paisajistikoak aztertzen dira, kobazuloa ere bisitatuz.

Arratsaldean, gaiarekin jarraituz, Euskal Herriko harrien eta mineralen identifikazio tailerra egiten da Natur Eskolan.

Geologia eta karst-a

Karst-a.

Gaiari buruzko ikus-entzunezkoa eman ondoren, Arantzazu errekako arroa jarraituz eginiko ibilbidean ingurune karstikoaren kanpo ezaugarriak aztertzen dira; erreka karstikoaren dinamika, iturburu edo surjentziak, dolinak, lenarrak…

Ondoren, Arantzazu errekak lurrazpian zer bide jarraitzen duen ikusi eta karstaren barne-egiturak ezagutzeko aukera izaten dugu kobazulora sartuz: kobazulo aktiboaren zein fosilaren ezaugarriak.

ura eta energia

Ura eta energia.

Araotz auzoko ubide-sistematik ibilbidea Olateko elektraetxeraino. Bertan, fitxa didaktikoaren bidez elektrizitatea sortzeko garai bateko zein gaur egungo makinaria eta honen funtzionamendua ezagutzeko aukera ematen dugu (turbinak, dinamoak, alternadoreak…).

baso ekosistemakBaso-ekosistema.

Iturrigorri zein Artaso basoan egun osoko ibilbidea eginez, basoaren egitura, biotopoa zein biozenosia eta hauen arteko harremanak ezagutzen dira. Honez gain, historian zehar zer bilakaera izan duen, baso helduen eta zuhaitz zaharren eta hilen garrantzia ekologikoa zein den, gizakiak zer aprobetxamendu eman dion (pagomotzak, ikazkintza…) eta bertan garatu den LIFE proiektua ezagutzen dira.

Ibilbidean zuhaitz espezie desberdinen hostoak jasotzen dira gelan herbarioa egiteko.

Ibai-Ekosistemak

Ibai-ekosistema.

Ibaiaren puntu desberdinak aztertzen dira honen egoera zein den ezagutzeko. Fitxa didaktikoaren laguntzarekin puntu desberdinetan laginak eta datu desberdinak jasotzen dira: uraren kalitatea (oxigeno maila, nitrato eta nitrito kontzentrazioak, gogortasuna, pHa, makroornogabe bioadierazleen presentzia…), zabor eta kutsaduraren presentzia, eta ibai-ekosistema osatzen duten fauna eta landaretzaren egoera aztertzen dugu.

Bioaniztasuna

Hegazti behaketa eta bioaniztasuna.

Harkaitzetako hegaztien behaketa teleskopio eta prismatikoen bidez. Identifikaziorako gida-liburuak eta fitxa didaktikoak erabiltzen dira. 

Kobazulora irteera saguzarrak eta desagertutako animalien fosilak behatzeko.

Paisaiaren interpretazioa

Paisaiaren interpretazioa.

Garai batean gizakiak ustiatutako pagadi eta mendi-larreetatik ibilbidea:  txondor-plazak, ikazkinen txabolen aztarnak, antzinako artzaintzak moldatutako larreak eta gure arbasoek Urbia zein Degurian eraikitako monumentu megalitikoak ezagutzen ditugu.